Ez dira herrietako festak aurten normaltasunera itzuli diren bakarrak. Urtero hainbat euskal dantza talde atzerrira ateratzen da sasoi honetan euskal dantza eta kultura nazioartean ezagutzera emanez eta hori ere oso murriztuta izan da azken bi urteotan, baina aurten badirudi pandemia aurreko ohiturak itzuli direla.