argia.eus
INPRIMATU
Alejo Moreno eta Arturo Villanueva errefuxiatu ohiak aske geratu dira
  • Ekainaren 15eko goizean, Arturo Villanueva iruindarra eta Alejo Moreno gasteiztar errefuxiatu ohiak Espainiako Audientzia Nazionalean aurkeztu dira. Aske geratu dira biak.

     

Hala Bedi @halabedi Axier Lopez @axierL 2017ko ekainaren 15a

13 urte urte eman dituzte etxetik kanpo Morenok eta Villanuevak, gazte mugimenduaren aurkako operazio polizial eta judizial batetik ihes egin ostean. Azken urteak Ipar Euskal Herrian bizi izan dira biak. Villanueva urtez luzez Belfasten bizi izan da, bere kasua ezaguna izan zen 2009an Ipar Irlandako epaitegi batek haren aurkako estradizio eskaera indargabetu zuelako.

Orain dela lau urte, 2013ko ekainaren 15ean, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak konponbide bide orria aurkeztu zuen. Ordutik, hamarnaka iheslarik sorterrirako bidea hartu dute. 

Jatorrizko albistea Hala Bedik argitaratu du eta ARGIAk eguneratu du. CC-by-sa lizentziarekin ekarri dugu ARGIAra.