argia.eus
INPRIMATU
‘Alea’, Arabako euskarazko astekaria, urte amaieran kalean
  • Alea, Arabako euskarazko astekaria martxan jartzeko proiektua abian da, eta urte bukaeran argitaratuko da aurreneko zenbakia, sustatzaileek jakinarazi dutenez.

ARGIA @argia 2014ko apirilaren 16a

Araba mailan euskara hutsean argitaratuko den lehenengo astekaria izango da, parte hartzean oinarritua eta Arabako euskaldunon sarea osatzen lagunduko duena. GEU elkarteak, Berriak eta Goienak heldu diote erronka honi baina herrialde osoko euskaldun eta euskaltzaleen ekarpenarekin aterako da aurrera.