argia.eus
INPRIMATU
‘Alea’ Arabako euskarazko astekari berria kalean da jada
  • Alea astekariaren proiektua Geu Gasteiz Euskalduna elkarteak, Goienak eta Berriak jarri dute abian, bi helbururekin: euskararen erabilera eta presentzia areagotzea eta euskarazko informazioaren bitartez lurraldea kohesionatzea.

ARGIA @argia 2015eko urtarrilaren 16a

Araba osoan banatuko da ostiralero, eta 32 orrialde koloretan izango ditu.

Lehen zenbakian askotariko gaiak jaso dituzte, Berriako kazetari Urtzi Urkizuk nabarmendu duen bezala: erreportaje nagusia Araba 2105 egitasmoaren inguruan egin dute; elkarrizketa luzea Pascual Borja Gao Lacho Drom elkarteko lehendakariari egin diote; Arabako kuadrilletako berrien artean Laudioko baserritarren merkatu berria eta Gasteizko Errota auzoaren zaharberritze plana daude; kulturari eskainitako tartean, Korrika kulturala izan dute hizpide, eta abar.