Aldudeko ibarrean kasik 220 etxe badira hutsik, orotarat 580 etxetik. Aldudeko Ibarra Beti Aintzina elkarteak azterketa bat egin du bi urtez, etxe horietaz, eta aste honetan lehen emaitzak agertu dituzte.
100 bat dira azkenean, arrunt hutsak, bertzetan, noiztenka bada jendea edo bigarren etxeak dira.
"Etxe horiekin zer egin? Jabeek zer xede dute?". Atxiki ondokoentzat, edo berritzeko, edo saltzeko. Bainan ainitzetan etxe haundiak dira eta obra ainitzen beharretan.
Gaualdian ziren gazte batzuekin egon gira, jakiteko beren herrian bizitzeko nahikaria dutenez.
Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.