PPren irizpidearen aurka Garoñako zentral nuklearraren itxiera exijitzen duen EAJ, PSE, eta EH Bilduren mozioaren alde bozkatu du Javier Maroto Gasteizko alkateak Eusko Legebiltzarrean
“Norbaitek pentsatzen duena doan lekura doala defendatu behar du, izan kalean izan legebiltzarrean”, esanez justifikatu du bere erabakia Marotok.
Aitortu du plenoaren aurretik helarazi diela mozioari buruzko bere posizioa PPko alderdikideei, baina oraindik ez dakiela alderdiak bere aurkako zigor neurririk hartuko ote duen.
Mozioa aurrera atera da, PPko beste kide guztiek eta UPyDko Gorka Maneirok aurka bozkatu badute ere.