argia.eus
INPRIMATU
“Alde Zaharra ez dago salgai”, gentrifikazioaren aurkako oihua Iruñeko bihotzetik
  • Iruñeko Burgoen Plazan egindako ekitaldian Alde Zaharrean azken urteetan garatzen ari den gentrifikazio prozesua gelditzea eskatu dute hamarka bizilagunek Alde Zaharra ez dago salgai lelopean.

Ahotsa.info @ahotsainfo 2023ko martxoaren 20a
Irudia: ahotsa.info

Bi astez, “Se vende/Salgai” kartelak zabaltzen joan dira Alde Zaharreko balkoi eta leihoetan kanpaina hau babestuz. Alde Zaharraren eta bere espazio publikoen komertzializazioari gaitzespena adierazi eta auzoaren merkaturatzea eta bizilagunen bizi-baldintzen okertzea salatu ditu AZ Sare Komunitarioak.