Alde Zaharra bizirik dagoen eztabaidatzeko eta horren inguruan hausnartzeko jardunaldiak antolatu dituzten azaroaren 18, 26 eta 28rako.
Antolatzailea AuzoKom izeneko ekimenada, azken bi urteetan Alde Zaharreko bizilagunen komunitatea sustatzeko lanean dabilen norbanakoek zein kolektibo ezberdinek osatutako taldea.
Hiru egunetan egingo dira jardunaldiak:
Azaroaren 18an, asteazkena, 19.00etan
Aldabe gizarte etxean. “Alde Zaharraren Giza Erronkak” mahai ingurua. Hizlariak GOIAN, Cáritas, auzoko Oinarrizko Zerbitzu Publikoak eta Gasteiz Txiki izango dira.
Azaroaren 26an, osteguna, 19.00etan
Gasteiz Txiki-n. “Komunitatea akzioan. Komunitateko esperientziak” titulopean Pumarejoren Etxea (eta auzoa) eta Errekaleor Bizirik!! ekintzak aztertuko dira, ondoren eztabaidatzeko.
Azaroaren 28an, larunbata, 11.00etan
Gasteiz Txiki-n. Auzo batzar irekia: “Teoriatik praktikara”. Mahainguruetan proposatutako ideiak nola gauzatzea aztertzea da helburua. Auzokideen parte-hartzea beharra duen ekintza zehatza aurkeztuko da.
Oharra: Albiste hau Hirinet gunetik ekarria da lizentzia libreei esker.