argia.eus
INPRIMATU
Iruñeko Alde Zaharra atseginago egiteko planak fruituak eman ditu martxan jarri eta urtebetera
  • Helburuak betetzen ari direla uste dute udal agintariek. Lehen abalgunean esaterako %90 egin du behera autoaren erabilerak; Alde Zaharrean txikiagoa da hori, baina %50 jaitsi da hor ere. Garraio publikoaren erabilerak %4,5 egin du gora.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko irailaren 06a
ruñea Atsegin Egiteko Plana. (Arg.: mcp.com) ruñea Atsegin Egiteko Plana. (Arg.: mcp.com)

Urtebete joan da Iruñeko Erdialdea Atsegin Egiteko Plana abian jarri zutenetik. Une hauetan, Pio XII. ari dira ontzen, baina Alde Zaharrean aldaketek dagoeneko urtebete egin dute. Oinezkoek eta bizikletek lehentasuna izatea, eta garraio publikoa sustatzea izan da planaren xede nagusia, eta bide berean autoa mugatzea. Eremu ugari ez dira dagoeneko motorra duten ibilgailuentzat erabilgarri eta Alde Zaharreko kale estuetan ere ezin da edonor ibili halako motordun ibilgailuekin.

Zalantzak izan ziren hasieran, batzuek ez zuten onartu halako aldaketarik baina gutxika, behintzat batzuk ari dira aldaketara moldatzen eta egokitzen. Udal agintariek uste dute apustu ona izan dela. Helburuak betetzen ari direla uste dute, esaterako, zabalguneetan %90 egin du behera autoaren erabilerak. Alde Zaharrean txikiagoa da hori, %50 jaitsi delako autoaren erabilera. Garraio publikoaren erabilerak gora egin du %4,5 eta autoa erabiltzen segitzen dutenek Alde Zaharretik gertu dauden aparkalekuak hautatzen dituzte. Udal agintariek nabarmendu duten bestea izan da, Alde Zaharretik autoen erabilera mugatzeak ez duela eragin beste zonaldeetan kotxe pilaketarik edo trafiko mardulik eta horrekin ere pozik azaldu dira.

Merkataritzari dagokionez, nabarmendu dute kosta egiten dela zenbaitetan egokitzea baina oro har saltoki berri gehiago sortu direla itxi direnekin alderatuta. Udal ordezkariek gogoratu dute atzerapen handia duela Iruñeak mugikortasun arloan eta egoerari pausoka ari zaiola buelta ematen.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatu dugu ARGIAra ekartzeko