Zaharraz Harro egitarauaren barruan Gasteizko okupazio mugimenduaren aurrean Udalak duen jarrera salatu dute umorez beteriko kalejiran.
Aste osoan ari dira ospatzen Gasteizko alde zaharrean Zaharraz Harro auzo harrotasun eta autogestionatuaren festa. Hamaika ekitaldi antolatu dituzte horretarako eta horien barruan ostegunean Cuentos de la almendra vs okupas piojosas parodia ikusgarria izan zen.
Kalejira baten bidez, PPNV “alderdiko” kideek hirian ematen ari diren okupazioen inguruko euren ikuspegia eta haiei aurre egiteko “irtenbideak” azaldu zituzten umorea erabiliz; Dos Por Dos-eko lagunen argazkiok erakusten duten moduan:
Ostiralean DJak, kontzertuak, te marokoar probak eta solasaldiak izango dituzte, besteak beste, eta larunbatean herri bazkari autogestionatuan bilduko dira auzotarrak.
Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean: “Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]
Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.
'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.
Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.
Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]
Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]
Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]
Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira... [+]
Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.
2013ko irailaren 3an Gasteizko aldirietako Errekaleor auzoko 26. ataria okupatu zuten Gasteizko EHUren campuseko zenbait ikaslek. Hilabete amaieran ospatuko dute urteurren borobila, talde entzutetsuen kontzertuekin, besteak beste. Hamarkada oso baten gazi-gozoez, Urtaranen... [+]
Segurtasuna modan dago, segurtasunak saltzen du: EAEn 2020an %40 igo ziren etxebizitzetako alarmen salmentak. Segurtasunaz eta, batez ere, segurtasun ezaz hitz egiteak botoak ematen ditu: orain EH Bilduk ere “ordena publikoaz” nahiz “polizia ereduaz” hitz... [+]
Salerosketaz arduratu den Urruñako notarioak asteazkenean eman die salmentaren informazioa espekulazioaren aurka etxaldea okupatuta zuten eragileei.