Alfonso Alonso eta Javier Marotok egin dute anfitrioi lana PPko presidenteak Gasteizko jaietako egun handian hiri erdigunetik egindako ibilaldian.
Andre Mari Zuriaren egunean PPko presidente hautatu berri den Pablo Casadok Gasteiz erdigunean egin du gaur eguerdian agerraldia Javier Maroto, Alfonso Alonso, Leticia Comeron eta Alderdi Popularreko beste zenbait kide alboan zituela.
Pablo Casadok bertaratutako hedabideen aurrean adierazpenak egin nahi izan dituenean, inguruan zegoen herritar talde batek “alde hemendik” oihuekin isilarazi nahi izan dute. PPren jarraitzaileek beren aldetik txalo eginez erantzun nahi izan dute.
Erdialdean egindako ibilbidean zehar txistu hotsak entzun behar izan dituzte PPko ordezkariek.
PPko burua den @pablocasado_ ri ongi etorri beroa eman diote Gasteizen. pic.twitter.com/CDOzaMNKRQ
— Gorka Julio (@teketen) 2018(e)ko abuztuaren 5(a)
Albiste hau aleak.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.