argia.eus
INPRIMATU
Argazkitan (I)
Aldarrikapenak airean

Jaizki Fontaneda Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2022ko abuztuaren 15a
(Argazkia: Jaizki Fontaneda / Foku)

Gasteizko Mercedes Benz lantegiko langile eta senideek euren aldarrikapenak jasotzen dituzten afixak airera jaurtiz amaitu dute ekainaren 22ko greba historikoa, irudi honetan ikus daitekeen bezala. Bi hamarkadatan lehen aldiz autoen ekoizpen-katea etetea lortu dute. Patronalaren eta gehiengo sindikalaren arteko negoziazioek, ordea, ez dituzte asebeteko Mercedeseko ia 5.000 langileen oinarrizko eskariak –malgutasun gehiago ez izatea eta soldatei KPIaren arabera eustea, nagusiki–, eta hainbat astetako borroka eta mobilizazio ziklo eredugarriaren hasiera baino ez da izango.

 

[Argazki hau ARGIAren Aktualitatearen Gakoak 2022 100 orrialdeko aldizkari berezian argitaratu da. ARGIA Jendeak paperean edo PDFan jasoko du, bakoitzak hautatu duen gisan. Oraindik ez baduzu pausoa eman, egin zaitez ARGIAkoa eta plazer handiz bidaliko dizugu! Gainerakoek, Azokan eros dezakezue]