argia.eus
INPRIMATU
Aldarri politikoak entzunaraziko dituzte aurten ere Frantziako Tourrean
  • Gure Esku, ANC Kataluniako Asanblada Nazionala eta Llum i Llibertat mugimenduek Biarnoko Soudet gainean hitzordua eman dute irailaren 5erako. Bake Bideak aldiz irailaren 6rako, toki berean.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 01
Dani Blanco

Katalunia eta Euskal Herriaren askatasun gosea aldarrikatuko dute Frantziako Tourrean, argien bidez Freedom hitza irudikatuz. Hitzordua irailaren 5ean finkatu dute Gure Esku, ANC Kataluniako Asanblada Nazionala eta Llum i Llibertat mugimenduek.

Bake Bidea ere Soudeten

Bake Bideak ere bere aldarrikapena entzunaraziko du biharamunean, Biarnoko Soudet gainetik.

Bat ala besteak, ekintzetan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei eta horretarako aurretik egiturekin harremanetan sartu beharko dute, antolaketa errazteko gisan.