Nafarroako Legebiltzarreko hauteskundeetan, Geroa Bai igo egingo litzateke eta EH Bilduk eta Izquierda-Ezkerrak aulki kopurua mantenduko lukete. UPN jaitsi egingo litzateke eta Alderdi Popularrak aulki gabe gelditzeko arriskua izango luke, Ciudadanosek bereak hartuta.
Hauteskundeak datorren maiatzean dira, baina, orain izango balira, ez litzake egoera asko aldatuko. Izan ere, 2015 urteko hauteskundeetan ateratako emaitza berdintsuak lortuko lituzkete alderdiek.
Telwind enpresak Diario de Noticiasi egindako inkestaren emaitzek erakusten dutenez, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak, 26 aulki eskuratuko lituzkete, hau da, bozen %49,5. Lau alderdi hauetatik, Ahal Dugu izango litzake bi legebiltzarkide galduko lituzkeen bakarra, alderdi barruko arazoen ondorioz.
UPN alderdiak ere, bi legebiltzarkide inguru galduko lituzke eta Alderdi Popularrak legebiltzarkide gabe gelditzeko arriskua izango luke, Ciudadanosera joango liratekeelako bozak.
PSNk aldiz, gorabehera gabe jarraituko luke. Hots, zazpi legebiltzarkiderekin.
EH Bilduk bat edo bi zinegotzi gehiago lortuko lituzke. Bost izatetik zazpi eskuratzera helduko litzateke, alegia. Geroa Baik bost zinegotzirekin jarraituko luke, UPNk hamarrekin eta PSNk hirurekin.
Aranzadik ostera, zinegotzi bat galduko luke eta Ciudadanosek eta PPk ordezkaritzarik gabe gelditzeko arriskua izango lukete, botoen gutxiengo langa ez dutelako gainditzen.