argia.eus
INPRIMATU
Aldaketa sozialaren alde manifestazio koloretsuak egin dituzte
  • Larunbatean Bilbon eta Iruñean manifestazioak egin dituzte aldaketa soziala aldarrikatzeko. 10.000 pertsona inguru gerturatu dira Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta idatzi duten eragileek deituta.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko martxoaren 16a
Larunbateko Bilboko manifestazioa. (Argazkia: eskubidesozialenkarta.com).

“Aldaketa soziala orain! Alternatibak baditugu!” zioen pankarta nagusiaren atzean beste bederatzi koloredun pankarta joan ziren. Kolore bakoitza gizarteko sektore sozial batek ordezkatu du eta beraien aldarriak zabaldu zituzten manifestazio koloretsuan.

Bilboko Arriagako Zubian eta Iruñeako Gaztelu Plazan amaitu ziren manifestazioak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Koordinazio Nazionaleko ordezkariek hitz egin zuten. “Kartaren Programa Sozialean biltzen diren eskubideak bermatzeko herritarroi lapurtu zaigun erabakitzeko gaitasuna berreskuratzeko” beharra azpimarratu dute ordezkariek eta horretarako mobilizatzera deitu dute gizartea.

Jarraian, Ahotsa.info-k egindako bideoa Iruñeako manifestazioaren irudiekin: