Istanbulgo negoziaketa jardunaldian Errusiak iparraldeko frontetik tropak kenduko zituela esan ostean, guztiz aldatu da Ukrainako inbasioaren mapa.
Ukrainako inbasioaren lehen egunen ostean, Errusiaren kontrolpean zeuden lurraldeetan ez zen aldaketa handirik egon. Beraz, lehen asteetan inbasioaren mapak antzeko itxura izan zuen, joan den astera arte. Istanbulen Errusiaren eta Ukrainaren artean egin zituzten negoziaketetan, iparraldeko frontetik tropak aterako zituztela adierazi zuen Errusiak, eta horrek mapa aldatzea ekarri du.
Hala, Ukrainako inbasioaren gatazka puntuak hegoaldekora eta ekialdekora murriztu dira, nahiz eta Errusiako armadak tarteka Ukraina erdialdeko helburu estrategikoen aurkako erasoak egiten jarraitzen duen.
Mariupol da oraindik borroka gogorrenak dauden lekua: hiriaren erdialdeak eta portuak Ukrainako indarren esku egoten jarraitzen dute, baina Errusiako armadak eta Donetsk Herri Errepublikako miliziek hainbat barrutiren kontrola hartu dute.
Jarraian, hainbat hedabidek eta kontuk egin dituzten mapen bertsioak:
????? #Rusia vs #Ucrania (día 42) – Recopilación de mapas de situación actualizados.
?? @TheStudyofWar (Arriba Dcha.)
?? @War_Mapper (Arriba Izq.)
?? @Nrg8000 (Abajo Dcha.)
?? @Armees_Gouv (Abajo Izq.) pic.twitter.com/unXcJPsY86
— Revista Ejércitos (@REjercitos) April 6, 2022