argia.eus
INPRIMATU
Aldaketa errotzen segitzeko asmoa iragarri du Uxue Barkosek
  • "Aldaketak erreferente izaten jarraitu behar du eta errotu egin behar da", adierazi du Uxue Barkos Nafarroako presdienteak. Horretarako, elkarlana ezinbestekoa izango dela gaineratu du. Nafarroa gobernatzeko "beste modu bat" bultzatu du Geroa Baik, Uxue Barkosen esanetan. "Ados ez geunden proiektuetan amore ematen batzuetan", baina "egiteko moduei sen ona ezarriz". Hori "kapital politiko garrantzitsua" dela nabarmendu du.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko urriaren 08a
Barkosek hautagaitza aurkezten zuelarik aprobetxatu zuen iragartzeko Espainiako presidentearekin hitzartzeko data jarria duela. (Argazkia: Euskalerria Irratia)

Nafarroan aldaketa sendotzeko ardurari helduko diola hitzeman du Barkosek Geroa Baik egindako aurkezpen ekitaldian 2019ko hauteskundeei begira. "Aldaketa irabaziko dugu etorkizuna eraikitzeko, eta, oraingoan bai, aldaketa sendotuko den uste osoarekin". Bideo horretan, Geroa Baik zein irizpideri jarraituko dion argi duela ziurtatu du: "elkartasuna, konbentzimendua eta eraginkortasuna".

2019ko hauteskundeei begirako ekitaldia izan zen atzokoa Geroa Baik antolatuta. Presidentegaia izanen da alderdi horren izenean Uxue Barkos bera eta Iruñeko alkategaia Itziar Gomez.

Urriaren azkenerako Espainiarekin bilera

Barkosek hautagaitza aurkezten zuelarik aprobetxatu zuen iragartzeko Espainiako presidentearekin hitzartzeko data jarria duela: urriaren 31n elkartuko dira Nafarroako eta Espainiako presidenteak. Eskumenak eskatuko dizkio Barkosek Sanchezi, besteak beste. 113 milioi euroko inbertsio jasangarriez ere hitz eginen dutela azaldu du lehendakariak.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.