Forentseek astearte gauerdian amaitu dituzte DNA probak. Bilaketa lanak Joaquín Beltránen bilaketan zentratuko dira orain.
Forentseek igandean eta astelehenean Eizagako zabortegian aurkitutako hezurrak Alberto Sololuzerenak direla ziurtatu ahal izan dute gauerdian, DNA probak amaituta. Euskadi Irratiak eman du berria. Hedabideak azaldu duenez, hezurretan zati bigunak zeuden, eta horrek emaitzak azkartzea ahalbidetu du. Epailea eta senideak jakinaren gainean daude jada. Zabortegian, bitartean, bilaketa lanek jarraitzen dute, zabor luiziak azpian harrapatu zuen bigarren langilearen bila, Joaquín Beltrán.
Sololuzaren hiloba Helene Alberdik sare sozialetan zabaldu du mezua: “Mina betiko izango da, baina behintzat gaurtik aurrera dolua behar bezala egiten has gaitezke. Orain, Joaquín aurki dezatela eta justizia egin dadila”. Sololuzek 62 urte zituen, eta urtarrilean hartu behar zuen erretiroa. Alberdi esker oneko azaldu da hilabeteotan babesa helarazi dieten guztiekin.
Mina betiko izango da, baina behintzat gaurtik aurrera dolua behar bezala egiten has gaitezke. Orain, Joaquín aurki dezatela eta justizia egin dadila. Mila esker bihotzez hilabete gogor hauetan zuen babesa helarazi diguzuen guztioi. Maite zaitugu osaba ♥️ pic.twitter.com/Gdduztzw42
— Helene (@helene_alberdi) August 19, 2020