Alberto Plazaola atxilotzera joan dira Oñatira Guardia Zibilaren zortzi patrol, eta bere etxea miatu ostean ez dute bertan aurkitu Naiz-ek azaldu duenez. 23:00ak bueltan izan da saiakera. Ertzaintza ere agertu da bertara eta tentsio uneak bizi izan dira Oñatiko Ernaik igo duen bideo honetan ikus daitekeenez.
Guardia Zibila Albertoren etxean, jendea kanpoan oihuka #AittoMaiteZaitugu @Ernaigazte @argia @berria @naiz_info pic.twitter.com/tMJ0EKV2bL
— Ekiñe (@araubarik) March 10, 2015
Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi du Frantzian betetako kartzela urteak ez kontuan hartzea Alberto Plazaolak eta Santi Arrospidek bete beharreko zigorrean. Biak abenduan utzi zituzten aske, eta Arrospide beste auzi batengatik atxilotu zuten berriro. Arratsaldean mobilizazio jendetsua egin dute Sortuk deituta Oñatin Plazaolari babesa adieraziz.
"Aitto" Alberto Plazaola libre nahi dogu! Mobilizaziño jendetsua orain Oñatin pic.twitter.com/gKQCKQA2DS
— Ibai borobil (@Ibaiborobil) March 10, 2015