Bilboko Zinegoak LGTB festibalean ikusterik izan ez zutenek gaurtik aurrera etxean bertan daukate Alberto Gastesi zuzendariaren Alejandra film laburra ikusteko aukera.
Jaiotza, maitasuna eta heriotza: bizitzako hiru momentuk elkar gurutzatzen dute in crescendo doan filmean. Elkarrizketarik eta musikarik gabeko pelikula da, protagonisten arnasarekin eta giro-soinuarekin bakarrik eusten dio tentsio narratiboari.
Gastesik idatzi eta zuzendu duen filmeko protagonistak Aitor Beltran, Oihana Maritorena, Ane Pikaza, Amaia Ruiz, Elvira Rodriguez, Begoña Aguirre eta Nora Iglesias dira.
Online estreinaldi honen aurretik Cannesen ikusi ahal izan zen, film laburrei eskainitako sailean, baita Huhezineman (Euskal Herria), Alcinen (Espainia) eta Vagranten (Bielorrusia) ere.
Ikusi filma: