argia.eus
INPRIMATU
Alberto Errazti izango da Plateruenako lehendakaria
2005eko martxoaren 18a

Alberto Errazti izango da Durangoko Plateruena kafe antzokiko lehendakaria aurrerantzean. Hala erabaki zuten martxoaren 5ean egindako batzar nagusian. Bestalde, sozietate mugatu izateari utzi eta kooperatiba bihurtuko da Durangoko kafe antzokia. Aurten 220 kultur ekintza inguru izango dituzte Plateruenan.