argia.eus
INPRIMATU
Alberto Barandiaranek zuzenduko du Hekimen, Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen Elkartea
  • Alberto Barandiaran izango da Hekimeneko zuzendaria gaur jakinarazi dutenez. Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen Elkartea gidatuko duen altsasuarrak esperientzia zabala du prentsa idatziaren alorrean.

ARGIA @argia 2013ko otsailaren 08a
Alberto Barandiaran.

1964an sortua, Egunkarian eta Berrian lan egindakoa da eta beste hainbat hedabidetan ere kolaboratzen du, ARGIAn besteak beste (berriki argitaratu den Euskal Kulturaren Urtekarian irakur daiteke 2012ak kulturan eman duenaz egin duen kronika). Euskal literaturan ere ahots ezaguna da Barandiaran: Armiarma.com-eko Literaturaren Zubitegian ikus daiteke haren bibliografia.

Hekimenek lau helburu nagusi izango ditu: euskal hedabideen arteko harremana sendotzea; diru-laguntza publikoen alorrean eragitea eta hitzarmenak bilatzea; publizitate instituzionalaren alorrean euskal hedabideen portzentajea emendatzea elkarlanerako bideak bilatzearekin batera; eta euskal hedabideen behatokia sustzatzea.