Ciudadanos alderdiak bultzatzen duen España Ciudadana plataformak ostegunean jakinarazi du hurrengo ekitaldia Altsasun egingo dutela, azaroaren 4an, igandea. "Ekitaldiak egiten ari gara Espainia osoan. Madrilen hasi ginen, Malaga, Mallorka, Bartzelona, Sevillan... eta hurrengoa leku garrantzitsu eta berezia da, Nafarroan izango da, Altsasun", adierazi du Riverak.
"Gure hurrengo ekitaldia Altsasun izango da. Askatasuna eta berdintasuna defendatu behar ditugu herrialde osoan. Nafarroaren duintasuna ere defendatuko dugu: Nafarroa eta EAE anexionatzeko aukera ematen duen Konstituzioaren xedapena ezabatzea nahi dugu".
Riveraren hitzetan Altsasu "sinbolo" bilakatu da Espainiaren batasuna eta "espainiarren arteko berdintasuna" defendatzen dutenen artean. Hala ere, adierazi du, "leku zaila" dela, eta hori pentsatzen dutenak babestu behar dituztela.
🇪🇸 @Albert_Rivera "Nuestro próximo acto será en Alsasua. Hay que defender la libertad y la igualdad en todo el país. También defenderemos la dignidad de Navarra: queremos eliminar la disposición constitucional que contempla la anexión de Navarra al País Vasco" #DecálogoCiudadano pic.twitter.com/MPDPk4APaP
— España Ciudadana (@ESPCiudadana) 2018(e)ko urriaren 18(a)
Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetan 47 boto
47 boto eskuratu zituen alderdi unionista neoliberalak Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetan, Geroa Baik 1.130, EH Bilduk 825, Podemos 582, PSNk 465, UPNk 434 eta PPk 160.