argia.eus
INPRIMATU
Alarma egoerak garraiolarien lan baldintzak okertu dituela salatu dute
  • Aragoiko Sigües herrian, Esatik gertu, beste langile bat hil zen asteazkenean. Garraiolariak zeraman hormigoia egiteko kamioia irauli  egin zen N-240 errepidean. Sindikatuek salatu dute koronabirusaren krisia dela-eta sektorearen baldintza asko okertu direla.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 24a

Iruñea eta Jaca arteko errepidean, bihurgune estu batean hil da aurtengo enegarren langilea. Garraiolariak, hormigoi kamioia zeraman Esa inguruan eta irauli egin zaio asteazken goizean; larrialdietarako zerbitzuek ezin izan dute ezer egin haren heriotza saihesteko.

Garraiolaria nafarra zen eta sindikatuek Nafarroako Gobernuaren aurrean salatu dute sektorearen egoera prekarioa, koronabirusaren krisia hasi zenetik ez baita modu horretan hiltzen den lehen langilea. Alerta egoeraren ondorioz kamioilariek egin dezaketen gehienezko orduen muga lausotu da, derrigorrezko atsedenik ez baitute zertan hartu.

Sindikatuek gogorarazi dute Nafarroan sektore horretan lanean ari diren asko autonomoak direla eta "katearen azken begia" izanik oso baldintza txarretan aritzen direla. Euren ustez, laneko heriotza horiek ez lirateke "lan istripu" huts bezala hartu behar.