argia.eus
INPRIMATU
Alarma egoera tarteko, Espainiako Gobernuak sakelako telefonoak arakatuko ditu
  • Igandetik indarrean da mugikorretako geolokalizazioaren erabilera legeztatzen duen neurria. Helburua koronabirusaren kutsadura bide nagusiak zein diren zehaztea dela adierazi du Sanchezen gobernuak, baina herritarren kontrolera bideratua dirudien punturik ere jasotzen du publiko egindako ordenak.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 30

Espainiako Gobernuak herritarren mugimenduak arakatuko ditu sakelako telefonoen geolokalizazioaren bidez. Hala egitea ahalbidetzen duen neurria legeztatu eta indarrean jarri da martxoaren 29ko igandearekin batera, Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialak (EAO) jasotzen duenez.

Alarma egoera indarrean denetik Espainiako Estatuan bizi den orok egindako mugimenduak arakatu ahalko ditu Espainiako Gobernuak. Are gehiago, alarma egoera indarrean jarri aurretik egindako mugimenduak ere aztertzea ahalbidetzen du neurriak. Herritarren nondik norakoak arakatzea telefonia operadoreek egingo dute posible, beren bezeroen datuak gobernuaren eskura jarriz.

Datuen bilketa egin ostean, Osasun ministerioak aplikazio bat sortzeko asmoa du. Aplikazioaren bidez koronabirusaren sintomak dituen norbanakoari autoebaluaketa egitea ahalbidetuko zaio, eta ebaluaketa horren arabera aholkuak eta jarraibideak helaraziko zaizkio.

Herritarren kontrolera bideratutako neurria?

EAOk jasotzen duenez, neurriak herritarren osasuna du xede, eta asmoa da birusaren kutsadura bide nagusiak identifikatzea, koronabirusari aurre egiteko estrategia garatzeko. Alabaina, dokumentuak hainbat puntu jasotzen ditu, eta horien artean bada herritarren kontrolera bideratua dirudienik.

Sortu nahi den aplikazioari buruzko zehaztapenetan ondokoa irakurri daiteke: “Aplikazioak ahalbidetuko du erabiltzailearen geolokalizazioa ezagutzea, hark dioen autonomia erkidegoan dagoela ziurtatzeko”. Neurri horren aurrean azalpenak eskatzen hasi denik bada, EH Bilduko diputatu Jon Iñarritu kasu: