Pedro Sánchezek berriro eskatuko dio Espainiako Kongresuari alarma egoera luzatzeko, oraingo honetan maiatzaren 10era arte. Debatea apirilaren 22an izango da, asteazkena, eldiario.es-ek informatu duenez.
Espainiako presidenteak jada iragarria zuen hainbat aldiz eskatuko zuela alarma egoera luzatzeko. Gobernuak erabaki beharko duena da konfinamendua zein egoeratan mantentzen duen.
Eldiario.es-en irakur daitekeenez, gobernua planteatzen ari den lehen neurrietako bat haurrei kalera ateratzen eta kirola kanpoan egiteko baimenak izango dira. Asteazkenean bilduko da deskonfinamendua aztertzen ari den batzordea.