argia.eus
INPRIMATU
Alarma egoera amaitzekotan neurriak mantenduko ditu Jaurlaritzak
  • Ostiralean lege dekretu bat sinatuko duela adierazi du Urkullu lehendakariak. Neurri murriztaileak mantendu nahi ditu Jaurlaritzak, baina zalantza juridikoak daude eskumenen inguruan.

ARGIA @argia 2021eko maiatzaren 03a
Astelehen goizean egin ditu adierazpenak Urkulluk. Irudia: eitb.eus.

Espainiako Gobernuak ostiralean alarma egoera indargabetuz gero Jaurlaritzak hartuko duen neurriaren berri eman du Iñigo Urkullu lehendakariak astelehen goizean kazetariei eginiko adierazpenetan: ostiralean lege dekretu bat onartuko luke, eskubide murrizketa nagusiak indarrean mantentzea xede. Alarma egoera maiatzaren 9an indargabetzeko asmoa bere horetan mantentzen du Sánchezen gobernuak, eta Jaurlaritzaren dekretua 10ean sartuko litzateke indarrean. Lau eta sei aste bitartean mantenduko litzateke indarrean dekretua, Urkulluren esanetan.

Zalantza juridikoak

Zalantza juridikoak daude, ea alarma dekretua indarrean egon gabe erkidegoek egun indarrean dauden murrizketa neurri nagusiak onartzeko eskubidea duten, nagusiki etxeratze agindua, itxiera perimetralak, eta kopuru batetik aurrera elkartzeko debekua. Urkulluk adierazi du Jaurlaritzak epaileekin kontrastatuko duela lege dekretua, onartu aurretik.