argia.eus
INPRIMATU
Alarde parekidearen kontrako erasoak ikertuko dituztela iragarri du Erkorekak
  • Josu Erkoreka Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio sailburuak jakinarazi duenez, Hondarribiko alarde diskriminatzailearen aldekoek larunbatean Jaizkibel Konpainiari egin zizkioten erasoak ikertzeko, grabazioak aztertzeari ekingo dio Segurtasun sailak.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko irailaren 12a
Alarde diskriminatzailearen aldeko neska bat larunbatean Hondarribian (argazkia: Hondarribiko Hitza).

700 kidez osatutako alarde parekidearen desfilea Kale Nagusian sartu zenean, desfile baztertzailearen aldekoek giroa nahasi zuten, plastiko beltzak jarriz, kontrako kartelak erakutsiz eta oihu eginez. Gertakaria salatzeko, ostegunean prentsaurrekoa eskainiko du Jaizkibelek 16:30ean.

Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak “tentsioa baretzeko” eskatu du, larunbateko gertaera “negargarria”, “tristea” eta “atzerapausoa”, dela nabarmenduz. Gaineratu du, duela 22 urte hasi zela arazoa eta herriko erakunde, administrazio eta biztanleen iritzi denak kontuan hartuta konpondu behar dela.