argia.eus
INPRIMATU
‘Alarde antifaxista’ antolatuko dute Urriaren 12an Bilbon
  • Sare Antifaxista plataformak antolatutako manifestazioan jai egun arrotzei uko egitea aldarrikatu, eta Espainiako Gerra Zibilean egon zen erresistentzia antifaxista omenduko dute.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko urriaren 10a
Argazkia: @Antifaxismoa

Espainiako Estatuan "Hispanitatearen eguna" ospatuko duten bitartean, Sare Antifaxistak egun horri bizkarra emateko alarde antifaxista egingo du. Bilboko Jesusen Bihotza plazatik hasiko da, eta hiriko kale nagusia zeharkatuko du. 18:30ean hasiko da manifestazioa, eta bertan Eusko Gudarostea omenduko dute.

1936-1939ko erresistentzia antifaxistan parte hartu zuten miliziano eta gudarien antzera jantzita aterako dira batzuk, eta horien atzetik joango da manifestazioa Arriaga Plazaraino; bertan ekitaldi bat egingo dute.