Iurretan sortutako (Bizkaia) Alaitz Areitio euskal preso politikoa irailaren 17an irten da Rennesko (Bretainia) espetxetik, nahiz eta oraingoz hotel batean daukaten konfinatuta COVID-19aren kontrako protokoloagatik.
Anboto herri hedabideak zabaldu duenez, irailaren 17an kalean libre geratu da Renneseko espetxetik irtenda Alaitz Areitio euskal presoa. Hedabide beraren arabera, oraingoz hiri horretako hotel batean egon beharko du konfinatuta COVID-19a dela eta ezarrita dagoen protokoloagatik. 2007an atxilotu zutenetik eduki dute preso, lehenik Paris ondoko Fleuryn eta gero Rennesen. Ume baten ama da.
Naiz-ek zabaldu duenez, 2019an borroka juridiko garrantzitsu bat irabazi zuen Areitiok, hark aurkeztutako helegiteari erantzunez onartu baitzuen Frantziako Kontseilu Konstituzionalak nazionalitate frantsesik gabeko presoek ere eskubidea zutela baldintzapeko askatasuna lortzeko.