Larunbat honetan manifestazio nazionala izango da Ordizian, Sionismoarekin konplizitaterik ez! CAF Palestinatik kanpora! lelopean. Gasteiztik joateko autobusak antolatu dira.
CAF eta Saphir eraikuntza enpresa israeldarrak Jerusalemgo tren arinaren hedapenean parte hartzen dute (JLR ingelesez). Tranbia horrek hiria Israelen legez kanpoko koloniekin lotzen du Palestinako Lurralde Okupatuan.
Proiektu horrek, palestinarren jabetzak konfiskatu, lurralde palestinarra erantsi, Jerusalemgo auzoetatik biztanle palestinarrak lekualdatu eta kolono sionistak Palestinako Lurralde Okupatura transferitzea ahalbidetzen du.
Erakunde Sionistak nazioarteko komunitatea deritzon eta CAF bezalako enpresen konplizitateari esker baino ezin du mantendu palestinarren aurkako okupazio, kolonizazio eta apartheid erregimena. CAFek eta bere akziodunen parte direnek, hala nola Eusko Jaurlaritzak, Palestinako genozidio sionistari laguntzen diote. Mundu osoko kolektibo eta gizarte-eragile askok sionismoaren konplize izateari uzteko eta erakunde sionistarekiko kontratu guztiak bertan behera uzteko eskatu diote CAFi.
GASTEIZTIK AUTOBUSAK: 11:00etan Lakuako Amerika Latina parking-ean. Izena emateko: Lorategi, Hala Bedi eta Elizondo tabernetan. Salneurria: 10€
BDZ Araba taldeko kidea den Alaitz Amundarain izan dugu Hizpidean. Hemen entzungai: