argia.eus
INPRIMATU
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
  • Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.
Bertsozale.eus @bertsozale 2024ko azaroaren 25

Zarauzko Aritzbatalde Udal Kiroldegi bete batean jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa: 1.400 bertsozale bildu dira, eta sarrerak agortu dituzte. Sei bertsolari hauek aritu dira kantuan: 

Lan puntuagarriak amaituta, Alaia Martin Etxebestek bildu ditu puntu gehien, 544,5, eta zuzenean sailkatu da finalera. Honela geratu da sailkapena: 

Alaia Martin Etxebeste ---------------------------------------------- 544,5
Eneritz Artetxe Eizagirre -------------------------------------------- 519,5
Aner Peritz Manterola "Euzkitze" --------------------------------  512
Unai Mendizabal Jauregi ------------------------------------------- 504,5
Amaia Iturriotz Etxaniz ---------------------------------------------- 493,5 
Eneko Araiztegi Agirre ----------------------------------------------- 462

Gai-jartzaile lanetan Ion Zaldua Brit aritu da. Epaile, ostera, hauek aritu dira: Bakarne Urreaga EtxeberriaEneritz Azkue BasurkoKarlos Ibarguren OlaldeLeire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibili da.

Datorren saioa datorren igandean, abenduaren 1ean, jokatuko da, Arrasaten. Saioa bukatzearekin bat, finalean abestuko duten zortzi bertsolarien zerrenda ezagutuko dugu. Arrasaterako sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude, eta aurretik agortzen ez badira, Uarkape pilotalekuko txarteldegian, egunean bertan.