argia.eus
INPRIMATU
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Eibarko lehen final-laurdena
  • Lehen final-laurdena izan da larunbatekoa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin. Igandean izango da hurrengo saioa, Errenterian.
Bertsozale.eus @bertsozale 2024ko urriaren 21

Indartsu hasi da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren fasea: Eibarko Coliseo bete batek egin dio harrera. Giro beroan aritu dira kantuan sei bertsolari hauek: 

Lan puntuagarriak amaituta, Alaia Martin Etxebeste izendatu dute garaile, 531,5 punturekin. Horrela, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara; Zarauzkora, azaroaren 24an. Honela geratu dira puntuazioak:

Gai-jartzaile lanetan Iban Narbaiza Cevidanes aritu da. Epaileak, ostera, hauek izan dira: Amaia Otxotorena GamioKarlos Ibarguren OlaldeMaite Sukia OlanoOihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda EizmendiIdazkaria Nerea Goñi Begiristain izan da.

Igandean jokatuko da final-laurdenetako hurrengo saioa, Errenterian. Sarrera guztiak agortu dira, eta beraz, ez da txarteldegirik egongo.