Hizkuntz Eskubideen Behatokiak zabaldu du guraso euskaldun baten lekukotza. Bere alaba Donostiako ospitaleko Arantzazu haurrentzako ospitale psikiatrikoan ospitaleratu eta bertan ez dagoela mediku euskaldunik salatu du. "Alabaren gaixotasunaren sufrimenduaz aparte artatzen dutenekin euskaraz ezin komunikatzea negargarria da" eta "hizkuntza eskubideen beste urraketa bat gobernu honekin", adierazi du.
Alaba urtarrilaren 26an gaixotasun larriekin ospitalizatu behar izan zuten. Gurasoak kontatu duenez, bera artatu behar duten psikologo eta psikiatrak erdaldunak dira, eta alaba euskal hiztuna denez, gaztelaniaz bere egoera azaltzeko zailtasunak dituela salatu du.
Hemen Akuilari aplikazioa baliatuz herritar honek egin duen salaketa gogorra.