argia.eus
INPRIMATU
Alaba feministak beren amak kontzientziatuz
Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko abuztuaren 06a
Isabelek arreta handia jartzen dio bere alaba Bertak egiten duenari: "Feminismoan dabiltzan gazteek zer egiten duten asko interesatzen zait". (Argazkia: Clara Calbet / Pikara Magazine)

Pilar Serra, Mireia Box gaztearen ama da eta alabaren iritzi eta arrazoiketarekiko konfiantza handia du. Pilarrek bere burua feministatzat eduki arren, 29 urteko alabak, begiak gehiago ireki dizkiola dio eta “injustuak” diren desberdintasunekin ohartarazi duela.

Mireia feminista taldean sartu eta etxean ere gaiari buruz hitz egiten hasi zen, beranduago pixkanaka etxekoei ere familia ereduaz hausnartuarazi zien. Horregatik, jabetu da Pilar emakumeak edozein esparrutan zapalduak direla.

Pilar ezkondu zenean gizonarekin etxeko lanak banatu zituen baina umeak jaio zirenean, lana utzi behar izan zuen umeen zaintza aurrera eramateko. “Orain injustua iruditzen zait nik lanari utzi behar izana. Agian nahiago izango nuen lana utzi beharrean, ordu gutxiagoz lan egin baina garai hartan ez zuten uzten”.

Elisabet Puigdollers, feminismoan espezializatutako politologoa da eta dioenez, “ama batzuk ez dira aldatzen baina alabak nola bizi diren ikusten dute, beraiek ez zirela horrela bizi”. Puigdollersek dio, hausnarketa hori egitea ere garrantzitsua dela.

Arantxa Hernandez ere gazte feminista da eta “ama hezten nabil” dio. Maribel, Arantxaren ama, hausnartutakoa praktikan jartzen hasi da.

Sarritan Maribel arrazoiketa egin ezinik gelditzen da eta alabarengana joaten da laguntza eskatuz. “Azaldu hau mesedez, defendatzen ikasi behar dut”, esanez.

Isabel Muntañé genero gaietan aditua den kazetaria da eta dio, urte batzuk lehenago ez zela guzti hau posible izango. “Egungo gurasoek elkarrizketa gehiago edukitzen dute seme-alabekin”. Gaineratu duenez, feminismoa indar handia hartzen ari da agenda publikoan. “Gainera, lehen feminismoaz hitz egitean gailentzen zen ezezkotasuna galtzen ari da”.

Pikara Magazineko erreportajea osorik irakurgai lotura honetan.