argia.eus
INPRIMATU
Paradisu fiskaletan dirua duten enpresak laguntzetarik kanpo utzi ditu Danimarkako Gobernuak
  • Danimarkak bere laguntza programen iraupena luzatu du larunbatean eta neurri berri batzuk gehitu ditu. 100 mila milioi koroa gehiago bideratuko ditu laguntzetara, (13.500 milioi euro).

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 19a

Enpresek balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) zenbait ordainketa berreskuratu ahal izango dituzte, iaz interesik gabeko mailegu gisa egin zituztenak.

Halaber, Gobernuak esan du dibidenduak ordaintzen dituzten, akzio propioak berrerosten dituzten edo paradisu fiskaletan erregistratuta dauden enpresek ezingo dutela laguntza-programetan izena eman, Bloombergek jaso duenez.

Danimarka Europako lehen herrialdeen artean dago blokeoa poliki-poliki amaitzen. Asteazkenean ireki zituzten eskolak ikasle gazteenentzat, eta astelehenean enpresa txikiek, ile-apaintzaileek eta dentistek, esaterako, bezeroentzat irekitzeko aukera izango dute.