Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte gehiagokoa.
Akusazio partikularrak hemezortzi urte eta bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile eta kirol zuzendari ohiarentzat, sexu-eraso jarraituaren delitua leporatuta. Fiskaltzaren eskaera baino lau urte handiagoa da akusazioaren eskaera. Horrez gain, 150.000 euroko kalte-ordaina eskatu du eragindako kalte moral eta sozialengatik.
Salatutako sexu erasoak duela urtebete argitaratu ziren, 1998an hasi zirenak, biktimak 13 urte zituenean. Emakumeak azaldu duenez, erasoak 50 alditan baino gehiagotan gertatu ziren; lehenik, Lopez entrenatzaile zuen ikastetxean, eta, geroago, hiru urtez saskibaloi klubean. Salatzailearen hitzetan, Lopezenganako “beldur etengabean” bizi izan zen, eta, Lopezek kontrola eta indarkeria erabiltzen zituen bere gain, baita gainerako jokalarien aurrean ere, entrenamenduetan. Akusazioaren arabera, entrenatzailearen “harrokeriak eta gehiegizko konfiantzak” markatu zuten harremana, eta gaztearen “zaurgarritasun berezia” larrigarritzat jo du.
Salatzaileak 2003an utzi zuen kluba, baina ez zituen gertaerak salatu iaz arte, oraindik Mario Lopezek Gernika taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Salaketa publiko egin eta gutxira kargutik kendu zuten. Urtarrilaren 14tik 16ra egingo dute epaiketa-