argia.eus
INPRIMATU
Greziar neonaziak akusatuen aulkian eseriko dira asteartean
  • Asteartean hasiko dira Urrezko Egunsentia alderdi greziar neonaziko kideak epaitzen. Larunbatean atxilotu zituzten alderdiko buruzagiak hainbat indarkeria-ekintza leporatuta, tartean Pavlos Fyssas “Killah P” hip hop abeslariaren hilketa.

ARGIA @argia 2013ko irailaren 30
Urrezko Egunsentiko buruzagi bat poliziaren eskuetan (arg: EFE).

Larunbat gauean jakin zituzten Urrezko Egunsentiko kideek beraien kontrako karguak. Funtsean “erakunde kriminala” osatzea leporatzen die poliziak, atentatuak egitea eta hiltzea helburu duena.

Hedabide greziarrek diotenez, diputatu neonaziek uko egin diote poliziaren galderei erantzuteari eta egun batzuetako tartea eskatu dute inputazioak aztertzeko. Horregatik hasiko da prozesu judiziala asteartean.

Guztira alderdiko 32 lagun atxilotzeko agindua emana dago eta momentuz 20 poliziaren eskuetan daude.