argia.eus
INPRIMATU
Aktore onenaren saria, Patricia López Arnaizentzat
Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2024ko irailaren 28a

Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.

Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan oinarrituta dago pelikula. Hain zuzen, Isabel, Ramón eta Madalenen istorioa kontatzen da. Senar-emazteak aspaldi dibortziatu ziren, harremana ere galdu zuten erabat, baina Ramón oso gaixo dago orain; azkenetan dago. Eta bakarrik.

Madalen alabak eskatuta, Isabel gerturatu egingo da Ramonengana.

Sail Ofizialeko irabazleak:

  • Film onenaren Urrezko Maskorra: Tardes de soledad (Albert Serra)

 

  • Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra: Laura Carreira (On Falling) eta Pedro Martín-Calero (El Llanto)

 

  • Gidoi onenaren saria: François Ozon, Philippe Piazzo (Quand vient l'automne)

     

  • Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorra: Patricia López Arnaiz (Los destello

     

  • Taldeko Interpretazio Onenaren Zilarrezko Maskorra: Pierre Lottin (Quand vient l'automne)

     

  • Argazki onenaren saria: Piao Songri (Bound in Heaven)

     

  • Epaimahaiaren Sari Berezia: Gia Coppola (The Last Showgirl)

     

Beste sari esanguratsu batzuk:

  • Zuzendari Berriak saria: Piet Baumgartner (Bagger Drama)
  • Aipamen berezia: Anton Alvarez (La guitarra flamenca de Yerai Cortés)

     

  • Horizontes Latinos saria: El Jockey

     

  • Zabaltegi-Tabakalera saria: Aprili

     

  • Zabaltegi-Tabakalera sariko aipamen berezia: Monólogo colectivo

     

  • Nest saria: El reinado de Antoine

 

  • Culinary saria: Mugaritz. Sin pan ni postre.

     

  • Eusko Label sariko lehen sariduna: Las Guardianas

     

  • Eusko Label sariko bigarren sariduna: KM.0

     

  • Euskal Zinemaren Irizar saria: Chaplin / Espíritu Gitano
  • Aipamen berezia: Erreplika

     

  • Donostia Hiria Publikoaren saria: En fanfare (irakurri hemen Eneko Atxa Landaren kritika)

     

  • Donostia Hiria Publikoaren saria, Europako film onenarentzat: Daney Anjir Masbed

     

  • Gazteriaren DAMA saria: Turn me on