Aldi honetan Arama, Elgeta eta Bergarako udalen jarduna babestu dute epaitegiek, euskara hutsezko aktak erabat legezko direla esanez. Beste ipurdiko bat Carlos Urquijori.
Batetik, Espainiak EAEn daukan Gobernu Ordezkaritzara udaleko barne dokumentuak euskara hutsean bidaltzea legezkoa dela ebatzi dute epaitegiek, eta bestetik, abokatu eta prokuradoreen ordain-sarien kostak ordaintzera zigortu dute Gobernu Ordezkaritza.
Gaintzako eta Amezketako udalek ere aldeko epaia jaso berri dute. Datozen egun eta asteetan epai gehiago espero dituzte udalen defentsa lanetan ari diren abokatuek.