Lanuztea dute ostiralean Bizkaibuseko langileek, sindikatuek eta Bizkaiko Aldundiak ostegunean egindako bilera akordiorik gabe amaitu ostean.
Berriro bilduko dira eguerdian eta akordiorik lortu ezean greba mugagabea hasiko dute astelehenean.
ELA, CCOO, UGT, LSB-USO eta LAB sindikatuek hartu zuten parte batzarrean Bizkaiko Diputazioarekin batera, baina ez zuten adostasunik lortu "jarrerak hurbildu" zituzten arren.
Langileen eskakizunak
2013ko urriaren 4an Bizkaibuseko langileek akordio bat sinatu zuten Aldundiarekin, autobus enpresako lanpostu guztiak mantentzeko: 1.400 pertsona.
Sindikatuek uste dute Jose Luis Bilbao buru duen erakundeak ez duela akordioa bete eta salatu dute 300 lanpostu arriskuan daudela. Urrian protestak abiatu zituztenetik zortzigarren greba da ostiralekoa.