argia.eus
INPRIMATU
Akordioarekin amaitu da Deia-Iparragirre argitaletxearen greba
ARGIA @argia 2022ko apirilaren 08a
Argazkia: ELA

Grebaren amaieraren berri horrela eman du ELAk ARGIAko Eragileen Plazan:

Komiteak (ELA) eta enpresak enplegua mantentzea, soldata-igoera eta irteerak borondatezkoak eta pizgarriak adostu dute

 

Editorial Iparragirreren (Deia egunkaria) langileek martxoaren 21ean hasitako greba mugagabea amaitu da, komiteak (ELA) eta enpresako zuzendaritzak sinatutako akordioaren ondorioz. Grebaren arrazoia kaleratze kolektiboko EEE bat zen, Boroako errotatibako langile guztiei eragiten ziena (26 langile). Greba hasi zenetik, errotatibaren kolektibo osoak egin du greba, eta lehen astean erredakzioko langile askoren babesa izan zuen, lehen egun horietan ere greba egin baitzuten.

 

Ia hiru asteko grebaren ondoren, greba batzordea eta Deia-ko zuzendaritza greba amaierako akordio batera iritsi dira, eta eduki garrantzitsuenak honako hauek dira: Bat, lanpostu birkolokazio bermea, hori hautatu duten langileentzat; bi, borondatezko irteera indemnizatuak bidegabeko kaleratze balioarekin. Hiru, 2024ko ekainaren 30era arte ez direla kaleratzerik egongo Deia-n geratuko direnentzat. Eta lau, Deia-ko langileentzako soldata igoera ere adostu da, urte askoan soldata izoztuta izan ondoren.

ELAk positibotzat jo du akordioa. Gainera, greban egon diren pertsona guztiak zoriondu ditu, bai errotatiban, bai Deia-ren erredakzioan. Horiek guztiek erakutsi dute egoera txarra eta konplikatua izan arren, borrokak merezi duela, eta helburuak lortzeko bidea dela.