Udal Gobernuak ziurtatu du Gazte Asanbladak Gaztetxea erabiltzen jarraitu ahalko duela Kultur etxeko obrak amaitzen direnean. Bienbitartean, gune bat emango diete herriko beste toki batean, material eta tresna guztiak gordetzeko.
Bilera izan dute gaur goizean Laudioko Gazte Asanbladako kideek Udal Gobernuarekin. Ander Añibarro alkateak eta Juanje Merchan eta Joseba Amondo zinegotziek parte hartu dute bertan.
Udal ordezkariek Gazte Asanbladako kideei ziurtatu diete Kultur etxeko obrak amaitzen direnean Gaztetxea dagoen espazioa erabiltzen jarraitu ahalko dutela. Horrez gain, obrak irauten duen bitartean, asanbladako kideek gune bat izango dute herriko beste toki batean, “euren objetku edo tresna guztiak gorde ahal izateko”. Gauzak hala, urtarrilaren 7an hustu beharko dute Gaztetxea, birgaitze lanak has daitezen.
Udal Gobernuak azken hilabeteetan egindako lana jarri du balioan. “Ander Añibarro alkatea buru duen tokiko gobernuari egokitu zaio tailerretarako eta ikastaroetarako espazioak birkokatzeko lanak egitea, ez baitzen aurreikusi espazio alternatiboetara lekualdatzeko planik”, salatu dute prentsa oharrean.
Gazte Asanbladak, bere aldetik, sare sozialen bidez zabaldu du bileraren balorazioa, eta bihar agerraldia egingo dutela nabarmendu du:
[HARIA] Gaurko bileraren ondorioak eta azalpenak:
👇👇👇👇👇👇👇[0/7] @aiaraldea @GedarLangileKZ https://t.co/LGTpbHBlEB
— Laudioko Gaztetxea (@LaudioGaztetxea) December 3, 2019