argia.eus
INPRIMATU
Akordioa lortu du Alfredo Remirez ‘Erreharria’-k fiskaltzarekin
  • Akordioari esker, printzipioz, ez da kartzelara joan beharko.

Aiaraldea @aiaraldea 2017ko otsailaren 27a

Akordioa lortu du Alfredo Remirez Marañonen abokatuak Espainiako Audientzia Nazionaleko fiskaltzarekin. Gaur goizean lortu dute akordioa Madrilen, epaiketa baino lehen. Akordio horren arabera, honakoa da amurrioarrari ezarriko zaion zigorra: urte eta erdiko kartzela zigorra eta 14 urte eta sei hilabeteko inhabilitazioa Kondena horrekin Remirezek ez du kartzelara printzipioz joan beharko.

Bi urteko kartzela zigorra, bost urteko zaintzapeko askatasuna eta hamasei urteko inhabilitazioa eskatzen zioten amurrioarrari, twitterren idatzitako mezu batzuetan “terrorismoa goratzea” egotzita.

Beste sei epaiketa aste honetan

Eldiario.es-en arabera, beste sei txiolari pasako dira aste honetan Espainiako Entzutegi Nazionaletik, Remirezi egotzitako antzeko karguekin. Besteak beste, bi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatzen diote @kira_95 txiolariari Carrero Blancoren inguruko txisteak egiteagatik.

Albiste hau Aiaraldeak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra