Aitzondo, Irunen euskarari bultzada emateko elkartea

  • Irunen euskarak bizi duen egoera kaxkarra irauli eta euskararen erabilerari bultzada emateko asmoarekin, Aitzondo euskara taldea osatu berri dute zenbait herritarrek. Joan den ostiralean egin zuten taldearen aurkezpena. Aitzondoko kideek nabarmendu dutenez, eragile indartsu baten beharra antzeman dute hirian, eta joan den azaroan taldea osatzeari ekin zioten.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 10ean - 09:56

Lau helburu nagusi dituzte, Irungo euskararen egoeraren gainean hausnartu eta konzientzia zabaltzea, Irungo euskaldunak aktibatu eta ahalduntzea, euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketak salatzea, eta euskaraz bizi nahi dutenei euskaraz bizi ahal izateko aukera bermatzen del ziurtatzea. Esan gabe doa, egun dauden legeak betearaziz, eta erakunde publikoen partetik ere, hizkuntza politika egoki bat egiten dela ziurtatuz. Herritarrak aktibatzen hasteko, hizkuntza ohiturak aldatzeko, Euskal Herri osoan jorratuko den egitasmoarein bat egin, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte ospatuko den Euskaraldia izango dute abiapuntu.

Hondarribian Blagan elkartearen bidez, eta Hendaian ere, joan den martxoan aurkeztu bezala, Irunen ere Ahobizi eta Belarriprest moduan parte hartzeko aukera emango dute. Horretarako, lanean hasi dira hainbat eragile eta Udalarekin ere.

Euskaraldia prestatzeko bilera hurrengo larunbatean 12:00etan, Palmera Montero guneko bigarren aretoan izango da. Irundar guztiei luzatu diete bertaratzeko deia, eta aurretik iradokizunik bidali nahi izanez gero, irungoeuskarataldea@gmail.com posta elektronikora idatz daiteke.  

Mikel Garcia eta  Maite Lopez de Arbina taldekideekin hitz egin dugu:

Albiste hau Antxeta Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-10-11 | ARGIA
Hernaniko ikastetxeek bat egin dute euskararen erabilera eta euskal kultura bultzatzeko

Ikastetxeok kezkatuta daude haien eskoletan euskararen erabilera eta euskal kulturaren transmisioa moteltzen ari direlako. Urtebeteko gogoeta prozesua egin dute eta Gu geok plataforma aurkeztu dute. Ikastetxeotan jauzi bat emateko asmoz dekalogo bat aurkeztu dute.


2024-10-11 | Cira Crespo
Ongi etorri Euskararen Mundura jardunaldiak
“Ederra litzateke euskaraz kalean ikastea”

Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Ongi etorri Euskararen Mundura" jardunaldiak izan dira Gasteizen ostegunean eta ostiralean. Egun bi bete-beteak,  eta mahai gainean Euskararen normalizazio prozesuan euskal herritar berriak integratzeari buruzko praktikak... [+]


2024-10-11 | Sustatu
Nostalgia baino gehiago: Son Goku euskaraz hasi zenekoa

Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]


2024-10-10 | Leire Ibar
Justizia Administrazioan ea hizkuntza eskubideak errespetatzen diren aztertzeko EH Bilduk eginiko proposamena atzera bota dute

Ostegun honetan, Gasteizko Parlamentuan, “Justiziaren euskalduntzean aurrera egitea” eskatzen duen zuzenketa onartu dute EAJ eta PSEk, baina ez dute neurri zehatzik proposatu EH Bilduk salatu duenez.


2024-10-09 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Euskal

Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]


Sua-sua

Uwa, kamsá, tukuná, uitoto, tikuna, embera, nasa-yuwe, nukak, sikuani, siano, macuna, yuruti, kichwa, achagua, bora, ettenaka. Horiek dira Kolonbian hitz egiten diren hizkuntzetako batzuk. Tamalez, Kolonbian bizi nintzenean, Cundinamarcan, nik ez nuen gure... [+]


2024-10-09 | Iñigo Satrustegi
Iruñeko Laba elkartea
Euskaraz egin zuen eztanda erupzioak

Kafetegi, topaleku, kulturgune, denda eta askoz gehiago, betiere, euskara ardatz. Orain dela bi urte eta erdi zabaldu zituen ateak Iruñeko Labak. Aurretik dator proiektua ordea. Atzera begirako errepasoa egin dugu kideekin: erronkak eta arazoak. Etorkizunerako aukerak ere... [+]


2024-10-09 | Ximun Fuchs
Tximinoa, salbaia eta elbarritua

Tristezia ez, ondokoa. Eta etsipen handia. Aurten bi sorkuntza erditu ditugu ("Lurrez Estali" eta "Bidasoa Mintzatuko Balitz"), arrakasta handia bildu dugu eta, hala ere, sentimendu garratz batek tinkatzen dit zintzurra.

30 bat urte daramazkit antzerkian... [+]


Gaztelera/espainola

Jokabide politikoan ideologiak duen garrantziaren jakitun, arreta berezia jarri behar genioke euskaldunok geure ideologiaren gaiari, kokaleku ideologiko zehatz baten markoan erabakitzen delako beti zer egin, zer ez, nola, norekin, noren kontra, eta abar. Jokoan duguna hain... [+]


2024-10-09 | Sustatu
Nola erabili Telegramen euskararako itzulpen automatikoa

Duela aste batzuetatik aktibatuta dago Telegramen euskararako itzulpen automatikoa (bertsio mugikorrean, bederen). Hau da, ingelesezko edo beste edozein erdaratan jasotako mezu batean, klik batekin, euskarazko itzulpena irakur dezakezu.


2024-10-08 | Julene Flamarique
Euskararen “larrialdi egoerari” aurre egiteko mobilizazioa antolatu du EHEk Durangon

Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du abenduaren 7an. "Hizkuntza larrialdiaren aurrean Euskararen Errepublika eraikitzea beharrezkoa" dela aldarrikatu du mugimendu euskaltzaleak. Mundu mailako eskuin muturraren hazkundeari “euskaratik eta... [+]


Beste epai euskarafobo bat: Gipuzkoako aterpetxeetako garbitzaileen aurkakoa

Donostiako auzitegiak Gipuzkoako Foru Aldundiko aterpetxeetako garbitzaileen lanpostuen prozesuaren harira sententzia eman du: lanpostu guztietarako hizkuntza eskakizuna ezartzea “proportzioz kanpokoa eta diskriminatzailea” dela dio. CCOO sindikatuak eman du... [+]


2024-10-07 | Leire Ibar
Kontseiluak positiboki baloratu du epaitegiek atzera bota izana UGTk Euskotreneko langileen euskara maila jaisteko jarritako errekurtsoa

UGT sindikatuak B2 maila ezartzearen aurka egin zuen. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Euskotreneko hautaprobetarako ezarritako euskara eskakizunak ontzat hartu ditu. Kontseiluak esan du, hizkuntza eskubideen defentsan “urrats garrantzitsua” eta “berri... [+]


Euskaragatik bazterturiko euskaldunak

Euskal Herriko lurralde batzuetan euskara ofiziala da, besteetan meridianoaren arabera ofiziala ala ukatua eta, aitzitik, ipar aldera bagoaz, toleratua (ez ofiziala).

Azken boladan, epaitegi batzuk ebatzi dute funtzionario publikoek ez dutela euskara ezagutzarik izan behar eta,... [+]


Eguneraketa berriak daude