2014ko uztailaren 14an Aitzinak herri sarreretatik kendu eta Parisera zihoan trenean bidali zituzten hamarnaka seinale. Poliziak gazte bat atzeman eta miaketak egin zituen.
Afera horren harira, antolakundearen aurkako operazioa egin zuen Frantziako Poliziak 2014ko urrian. Gazte bat atzeman eta Aitzinaren Baionako lokala miatu zuen. Beranduago, beste hiru lagun ere atxilotu zituen; bi deklaratzera deitu zituzten lehenago, baina uko egin zioten Polizia etxean aurkezteari. Urte eta erdi pasata, prozedurak aurrera jarraitzen du, eta hiru gazte deitu dituzte komisaldegira deklaratzera.
[Albiste hau hona ekarri dugu CC lizentzia libreari esker. Jatorrizko artikulua Topatu.eus atarian aurki dezakezu]