Bide seinaleen auziaren baitan Aitzinako bi gazte deitu dituzte deklaratzera, baina Topatuk jakinarazi duenez, ez dira aurkeztu.
Aitzina gazte antolakundeko kideek Iparraldeko hainbat herri sarreretan frantses hutsean idatzita zeuden 100 seinale kendu eta trenez Parisera bidali zituzten uztailaren 14an. Urriaren 16an Aitzinako kide bat atxilotu eta gazte antolakundearen Baionako egoitza miatu zuen poliziak. Orain, beste bi kideri iritsi zaie jendarmerian deklaratzeko zitazioa.
Desobedientzia
“Ez gira beren jokoan sartuko! Konbokazioetara ez gira aurkeztuko”, esan dute Aitzinako bi kideek ehKz webgunean argitaratutako agirian.
Salatu dute Frantziako Estatuak “betiko eskeman” jarraitzen duela “gazteak zatitu eta kriminalizatzeko helburuarekin”.
Aitzinako kideek bide beretik jarraitzeko hautua berretsi dute eta hurrengo egunetarako bi hitzordu jarri dituzte: Bata Azaroak 22an, zitazioei erantzun eta aurrerantzean zer dinamika garatu erabakitzeko eta bestea azaroak 22an, Ipar Euskal Herri mailako ekimen ikusgarri bat egiteko, aurrerago emango dituzte zehaztapenak.
Aitzina Iparraldeko gazte antolakundeak bere ibilbidea hortan uztea deliberatu du. Gazte ezkertiar eta abertzale ororen espazioa izateko eta euskal gazteria eta herri gisa «ditugun erronkei» behar besteko eraginkortasunez erantzuteko «ezintasuna» aipatu... [+]
Gazte ezkertiar eta abertzale ororen espazioa izateko eta euskal gazteria eta herri gisa «ditugun erronkei» behar besteko eraginkortasunez erantzuteko «ezintasuna» aipatu dute bukaera iragartzeko agirian. Hilabete batzuetako epean «beharrezkoak... [+]
Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek uztailaren 14an Larrunera igotzeko deialdia egin dute, Euskal Herri independentea eta bizitza eredu berri bat aldarrikatzeko.
Apirilaren 10, 11 eta 12an Uxue, Erriberri eta Tafalla gurutzatuko du BidEHbat ekimenak. Tailerrak, hitzaldiak, kontzertuak, kale animazioa... Eskaintza zabala antolatu dute.
Gazte Topagunerako 25 egun bakarrik geratzen direnean, Ernai eta Aitzina Gazte Antolakundeetako kideek agerraldia egin dute astelehenean: “Hiru hilabete hauek ez dira alferrik igaro, auzolanean herria atontzen ibili gara, baita egitarau politiko-kulturala eta eskaintza... [+]
Apirilaren 19tik 22ra ospatuko da, Ernaik eta Aitzinak antolatutako Gazte Topagunea: “Badator 40 urte eder eta borrokalarien uzta bilduz, gazteria independentista, euskaldun, sozialista eta feministon topagune erraldoia”.
Astebete baino gutiago falta da Kanakyko independentzia erreferendumerako. Heldu den igandean, azaroaren 4an, urte luzetan borrokaturiko autodeterminaziorako eskubidea gauzatuko dute Kanakiarrek. Ozeano Bareko Melanesia artxipelagoan kokaturik dagoen herri honek,... [+]
Ernaik eta Aitzinak bultzatuta abiatu dute ‘Bulkada berrien garaia da’ gazte dinamika. "Ernai gaude, eta aitzina goaz", aldarrikatu zuten joan den igandean Leitzan eginiko agerraldian.
Israelen aurkako "Boikota. Desinbertsioa. Zigorra" kanpainarekin bat eginez, Itsasuko Intermarché supermerkatutik jatorri israeldarra duten produktuak atera dituzte ostegun goizean eginiko ekintza batean Aitzinako gazteek.
Lapurdiko hiriburuan Xingar azoka ospatzen ari dira urtero legez. Azokaren berri ematen duten kartelez josita ageri dira Baiona erdialdeko eraikinak. Horietako batean horrela idatzi dute frantsesez: "Baionan, odolkiak (neska itsusiak) ere zoragarriak dira".
Aitzinako talde feministako kideok Udaberri feminista kanpaina martxan jarriko dugu martxotik ekainera bitarte. Kanpaina honen ardatz nagusia, Ipar Euskal Herriko besta eremu ezberdinetara eraso sexisten aurkako protokolo bat zabaltzea izanen da. Izan ere, egunero jasan... [+]