argia.eus
INPRIMATU
Aitzinako beste kide bat deitu dute deklaratzera frantsesezko seinaleak kentzeagatik
  • Aitzina antolakundeko beste gazte bat deitu dute deklaratzera frantsesezko bide seinaleak kendu eta Parisera bidaltzeagatik, antolakundeak berak sare sozialen bidez jakinarazi duenez.

Ane Urkola Agirrezabala @irrikaz 2016ko martxoaren 02a
Aitzina gazte antolakundeko kideek Iparraldeko hainbat herri sarreretan frantses hutsean idatzita zeuden 100 seinale kendu eta trenez Parisera bidali zituzten 2014eko uztailaren 14an.

 

Aitzina gazte antolakundeko kideek Iparraldeko hainbat herri sarreretan frantses hutsean idatzita zeuden 100 seinale kendu eta trenez Parisera bidali zituzten 2014eko uztailaren 14an. Bi urte hauetan, seinaleen ekintzaren harira abiatutako prozedurak ez du etenik izan; otsailaren 10ean, hiru gazte jendarmeriara deitu deitu zituzten deklaratzera.

2014ko urriaren 16an, Aitzinako kide bat atxilotu, eta bere etxea eta gazte antolakundearen egoitza miatu zituen poliziak. 2014eko azaroan, Koldo Etxegarai eta Ieltxu Ostolaza kideak deklaratzera deitu zituzten afera berdinarengatik, baina ez ziren hitzordura aurkeztu. “Ez gira beren jokoan sartuko! Konbokazioetara ez gira aurkeztuko”, nabarmendu zuten, eta konbokazioak hautsi zituzten. Egun batzuk beranduago, Ostolaza eta Etxegarai atxilotu zituzten, baina aske utzi zituzten segituan.