Aitzina Ipar Euskal Herriko gazte antolakundeak euskarazko hamabost bide seinale jarri ditu nazio izaera aldarrikatzeko.
Euskal Herria eta Frantziaren arteko mugak eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoaren artekoak markatu dituzte, EHKZ atariak argitaratu duenez.
Ekimena bide seinaleen kanpainaren baitan kokatu dute. Aitzina gazte antolakundeko kideek Iparraldeko hainbat herri sarreretan frantses hutsean idatzita zeuden 100 seinale kendu eta trenez Parisera bidali zituzten uztailaren 14an. Bi lagun atxilotu zituzten auzi horren harira.
Ekimenaren bideoa