Aitzinak euskarazko bide seinaleak jarri ditu nazio izaera aldarrikatzeko

  • Aitzina Ipar Euskal Herriko gazte antolakundeak euskarazko hamabost bide seinale jarri ditu nazio izaera aldarrikatzeko.

     


2014ko abenduaren 24an - 10:19
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Aitzina gazte antolakundeko kideak euskarazko bide seinaleak jartzen asteartean. (Arg: ehkz)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskal Herria eta Frantziaren arteko mugak eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoaren artekoak markatu dituzte, EHKZ atariak argitaratu duenez.

Ekimena bide seinaleen kanpainaren baitan kokatu dute. Aitzina gazte antolakundeko kideek Iparraldeko hainbat herri sarreretan frantses hutsean idatzita zeuden 100 seinale kendu eta trenez Parisera bidali zituzten uztailaren 14an. Bi lagun atxilotu zituzten auzi horren harira.

Ekimenaren bideoa


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aitzina
2020-10-07 | Euskal Irratiak
“Militante kopurua apaltzen zen heinean, ez ginuen erantzuten gazteek bizi dituzten problematikei”

Aitzina Iparraldeko gazte antolakundeak bere ibilbidea hortan uztea deliberatu du. Gazte ezkertiar eta abertzale ororen espazioa izateko eta euskal gazteria eta herri gisa «ditugun erronkei» behar besteko eraginkortasunez erantzuteko «ezintasuna» aipatu... [+]


Ibilbideari bukaera eman dio Aitzina Gazte Antolakundeak

Gazte ezkertiar eta abertzale ororen espazioa izateko eta euskal gazteria eta herri gisa «ditugun erronkei» behar besteko eraginkortasunez erantzuteko «ezintasuna» aipatu dute bukaera iragartzeko agirian. Hilabete batzuetako epean «beharrezkoak... [+]


2020-07-07 | ARGIA
Euskal Errepublika aldarrikatuko dute Larrun mendian

Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek uztailaren 14an Larrunera igotzeko deialdia egin dute, Euskal Herri independentea eta bizitza eredu berri bat aldarrikatzeko.


2020-02-21 | Topatu.eus
BidEHbat ekimenaren egitaraua aurkeztu dute Aitzinak eta Ernaik

Apirilaren 10, 11 eta 12an Uxue, Erriberri eta Tafalla gurutzatuko du BidEHbat ekimenak. Tailerrak, hitzaldiak, kontzertuak, kale animazioa... Eskaintza zabala antolatu dute.


2019-04-23 | Topatu.eus
Gazte Topagunea bukatuta, lehen balorazioa egin dute

Bulkada Berrien Garaia Da dinamika abiatu eta urte batera, borrokara belaunaldi berriak batu izana txalotu dute Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek. Lemoan ikasi eta bizitako guztia herrietara eramateko deia egin du Izar Hernando bozeramaileak.


2019-03-26 | Topatu.eus
Lemoako Gazte Topagunearen nondik norakoak azaldu dituzte

Gazte Topagunerako 25 egun bakarrik geratzen direnean, Ernai eta Aitzina Gazte Antolakundeetako kideek agerraldia egin dute astelehenean: “Hiru hilabete hauek ez dira alferrik igaro, auzolanean herria atontzen ibili gara, baita egitarau politiko-kulturala eta eskaintza... [+]


2018-11-22 | Topatu.eus
Lemoak hartuko du 2019ko Gazte Topagunea

Apirilaren 19tik 22ra ospatuko da, Ernaik eta Aitzinak antolatutako Gazte Topagunea: “Badator 40 urte eder eta borrokalarien uzta bilduz, gazteria independentista, euskaldun, sozialista eta feministon topagune erraldoia”.


2018-10-31 | Aitzina
Erabaki, aske izateko!

Astebete baino gutiago falta da Kanakyko independentzia erreferendumerako. Heldu den igandean, azaroaren 4an, urte luzetan borrokaturiko autodeterminaziorako eskubidea gauzatuko dute Kanakiarrek. Ozeano Bareko Melanesia artxipelagoan kokaturik dagoen herri honek,... [+]


2018-09-25 | Zebrabidea
Aitor Orobiogoikoetxea
“Borrokaren lekukoa belaunaldi berriek hartu behar dute”

Ernaik eta Aitzinak bultzatuta abiatu dute ‘Bulkada berrien garaia da’ gazte dinamika. "Ernai gaude, eta aitzina goaz", aldarrikatu zuten joan den igandean Leitzan eginiko agerraldian.


2018-06-01 | Topatu.eus
Palestinaren alde, Israeli boikot egin diote Itsasuko supermerkatu batean Aitzinako gazteek

Israelen aurkako "Boikota. Desinbertsioa. Zigorra" kanpainarekin bat eginez, Itsasuko Intermarché supermerkatutik jatorri israeldarra duten produktuak atera dituzte ostegun goizean eginiko ekintza batean Aitzinako gazteek.


2018-03-28 | Axier Lopez
Odolkiak eta emakumeak parekatzen dituen iragarki sexista salatu dute Baionan

Lapurdiko hiriburuan Xingar azoka ospatzen ari dira urtero legez. Azokaren berri ematen duten kartelez josita ageri dira Baiona erdialdeko eraikinak. Horietako batean horrela idatzi dute frantsesez: "Baionan, odolkiak (neska itsusiak) ere zoragarriak dira".


2018-02-27 | Aitzina
Martxa baten lehen notak... Udaberri feminista!

Aitzinako talde feministako kideok Udaberri feminista kanpaina martxan jarriko dugu martxotik ekainera bitarte. Kanpaina honen ardatz nagusia, Ipar Euskal Herriko besta eremu ezberdinetara eraso sexisten aurkako protokolo bat zabaltzea izanen da. Izan ere, egunero jasan... [+]


Eguneraketa berriak daude